XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Belauniko jarriz, aurrerantz makurtu zen.

Gorputz guztia martxan jarri izan baliote bezala sentitzen zen, bere pentsamenduak, bere odola, den-dena, orain azkarrago mugituko balitz bezala.

Bere ama!

Azken hiru urteetan, Warrenek bere ama gaueko teleberrian eta egunkarietako argazkietan bakarrik ikusi zuen.

Amak bidaltzen zizkion postaleak inoiz izan gabeko tokietatik iristen zitzaizkion.

FBI-a posta miatzen ibil baitzitekeen.

Warrenen ama, mutilak erdipurdi bakarrik ulertzen zuen iheslarien mundu batean bizi zen.

Warrenek amaz zuen oroitzapena bere lehendabiziko bost urteetakoa zen, inoiz gelditzen ez zen emakumea, ahotsean eta keinuetan halako presa eta larritasun bat nabari zitzaiona.

Etxe Zuriaren aurrera joaten zen, Vietnamgo gerraren kontrako protesta-pankartak eramanez.

Ingurugiroa kutsatzen zuten zentral nuklearren aurrean etzaten zen.

Jendea insektiziden arriskuaz ohar zedin, ostikoka eta arrastaka eramaten zuten poliziek beren furgoiraino.